XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LERTXUN SASKIBALOILARIA

Alfonsina basketballis

Hankak eta lepoa oso luze dauzkan animalia bat da, oso trebea Bitxilandiako pelikanosaski jokoan.

Kirol hori, irudian ikusten duzuen bezala. zuhaitz batean, lurretik hiru metrotara, jarritako pelikanoaren paparoan arrain-baloia sartzean datza.

Pelikanoari arrainbaloi gehiago irentsi erazten diona da garailea.

Lertxunak hain dira iaioak non batzuetan pelikanoa aldatu behar izaten bait da gehiegi jaten duelako.

Uharteko talderik onenak hiru dira: Deabru Arrosak (koartza gorriak), Potitos Stars (zikoinak, umeentzako janariak egiten dituen lantegi ezagun batek babestuak), eta Bitxilandia Bluebells (lertxunak).

Egunkari honetako urteetan Bluebells taldekoak geratu ziren beti txapeldun, hoberenak zalantzarik gabe.

Hona hemen 1908ko urteko talde txapeldunaren argazki bat, jokalarien izenpeak eta guzti.

(Ezkerretik hasita: Zuriñe, Nabarra, Zangoluze, Luzanga, Hankaeder, Urreluma, Errauskiñe, Zangosiku, Kankailu eta Mokogorri.)